Gaur egun, Legebide bulegoa Josune Escota Bisbalek zuzentzen du, abokatua, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, 1993an, eta 1993an Deustuko Unibertsitateko kooperatibismoan eta gizarte-ekonomian Masterra; Bizkaiko Abokatuen Elkargoko abokatuaren gaitasun profesionalaren Diploma, 1995ean, osoko modalitatean; Gatazken kudeaketa integralerako eta bizikidetza sustatzeko Masterra, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa 2010. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko familia-bitartekaritzako zerbitzuaren arduraduna eta genero-indarkeriaren txandari atxikia Durangoko barruti judizialean, eta 1994tik aurrera abokatu moduan Kolegiatuta.
Estibaliz Escota Bisbal hamabost urte baino gehiago daramatza pertsonak eta enpresak aholkatzen. Bere ibilbide profesionala zabala da eta aseguruen sektorean ezbeharren expedienteen kontabilitatea eta expedienteen izapidetza ere barne hartzen ditu. Bere Lan-profilean, halaber, talde-lanerako gaitasuna eta pertsonekin harremanak izateko erraztasuna nabarmendu behar dira.
Josune Escota Bisbal Familia-arloko bitartekaritzan espezializatuta dago, eta Eusko Jaurlaritzako Bitartekarien Erregistroan gure atxikitzearen bermea du.
Gure eskarmentuak enpresaren aholkularitza eta zuzenbide penalari buruzko gai guztiak hartzen ditu, pertsona fisiko nahiz juridikoen interesak defendatuz.
Hurbiltasun, dedikazio, gardentasun eta eskuragarritasun pertsonalizatuaren konpromisoa dugu.
1994an Bilboko Berastegi kalean eratu zen Legebide kabinete juridikoa, Zuzenbidearen adar guztietan zerbitzuak eskainiz.
Ondoren, 2004. urtean, bulegoa behin betiko durangora lekualdatu genuen, Josune Escota Bisbalek bakarrik zuzentzen duelarik. Halaber, zuzenbideko beste profesional batzuekin kolaborazio estuak egiten ditu.
Harrezkero, Legebide Kabinete juridikoa Durangaldeko erreferente gisa finkatu da, hurbileko lan bati esker, eta beti, bere zerbitzuak erabiltzen dituztenen interesen defentsa onenari zuzendua.
Denborarekin, gainera, eta beste espezialitate juridiko batzuk ahaztu gabe, Legebide Kabinete Juridikoak bere lanaren atal garrantzitsu bat Familia-Zuzenbidearen alorrera bideratzen du. Hala, familia-gatazkak saihestu eta konpontzeko lan egiten du, banantzeei, irabazpidezko ondasunen likidazioei, jaraunspen kudeaketari eta legatuei lotutako egoerei erantzuten die. Hori guztia kontuan hartuta, edozein erabakiren zerga-alderdiak bereziki zainduko ditugu egoera hauei dagozkien kostuak minimizatzeko.